miércoles, 24 de marzo de 2010

Ginasioaren integrazioarekin aurrera eginez


Antzerki eskolaren barnean integratutako gimnasio kaletarrarekin aurrera eginez, programaren analisiaren emaitza honakoa da: espazio huts balioanitz baten beharraren aurrean, orubearen iparraldeko zatia espazio libre publiko gisa planteatzenda, hegoaldeko etxe-arteak programa eraikiaren espazio kontrolatuetarako erreserbatuz.

Kalearen integrazioaren helburuak hor jarraitzen du, bigarren mailako programaren bidez (gimnasioa, hots) gauzatuaz; gimnasioa eta antzerki tailerrak elkarren osagarri dira, euren artean solapatzen direlarik, gimnasta, aktore eta erabiltzaile arrunten interakzioaren formalizazio gisa.

Ginasioak tailerretan barrura egiten du edota tailerrek gimnasiora egiten dute ihes, elkarren osagarriak dira biak.

horiz: azalera eraikia, estalia.



Hirugarren solairuan dira aldagelak. Gimnastak behe oinean, eta antzezleak bigarren eta laugarren oinetan. Bada, konexio bertikalak sortzen dituen komunikazio elementuetan zentratzen da formaren indarra eta bertan formalizatzen da interakzioa.
Komunikazio elementuak benetako kale bertikal bihurtzeko saiakerak, eskilara soil batetik haratagoko helburuaz.
paisaia berriaren irudia

jueves, 18 de marzo de 2010

ESZENA GIMNASTIKOA




Zergatik ez, baina, bigarren mailako programak lehen mailakoa egituratu?
Gimnasioaren integrazioa proiektuaren giltza suerta daiteke...

...haren elementuen nortasuna aldatzea baino ez horretarako.

beraz, gimnasioa:

- kirola egiteko lekua
- giza-harremanerako espazioa
- atseden gunea (???)
- ESZENATOKIA


[espalderak]

kalearen integrazio berria proiektuan: ardatz publikoak
espaldera elementuen diagrama. Permeabilitate nibelen planoa:

Hasierako ideiak: eszenario malgua (eszena adaptablea)

hasierako tentatibak, zirkuluan oinarrituak, eszenario adaptablearen forma posible gisa.


kalearen integrazioan oinarrituriko bigarren proposamenak: