domingo, 20 de diciembre de 2009

2. miniproiektua_itxitura_ENTREGA

Auketarutako materiala: ALKANTARILLAK

3 funtzio:

-EGITURALA: hormigoiaren armatu.
-FUNTZIONALA: uren biltzaile
-ESTETIKOA: Argi-igorle



_ENTREGA



Arte Sakro Museoa Logroñon _aztarnak aztarnen barnean _ENTREGA


jueves, 3 de diciembre de 2009

Arte sakro museoa_ aztarnak aztarnen barnean_ garapena

arazoa_1: ... aztarnen labirinto bat zentzugabekoa litzateke, hiri-parke loturaren arerio.
soluzioa_1: IGAROBIDE zuzen [edo erdin zuzen] batzuk ezinbestekoak dira.

........................................................................................................................................................................

arazoa_2: pribatutasuna.

soluzioa_2: espazio publiko-museo "pribatu" edo "erdi pribatu" bereizketa, museoaren zenbait zati aztarnen traman zehar eskabatuz.

ESKABAZIOA, tokiko eskabazio arkeologikoaren erakusgarri gisa [horiz] .

.........................................................................................................................................................................


arazoa_3: aztarnen erabilgarritasuna... erosioa.

soluzioa_3: aztarnen isolamendua, ISLAK. Museo "eskabatua" haien inguruan, euren garrantziaren lekuko. "Hito isolatuaren" bilaketa.

........................................................................................................................................................................



arazoa_4: malda.

soluzioa_4: aztarnen ADAPTAZIOA maldarekiko elkartzut. Museoaren extensio bat, ibilbide bat: paisaia, malda eta aztarna goraipatuko dituena.

.......................................................................................................................................................................



GAINJARKETA

2. miniproiektua _itxitura

materiala: SUA




domingo, 8 de noviembre de 2009

sábado, 31 de octubre de 2009

Erraldoi itzarria



Txina

Aitzinako mirarien ametsetan murgilduta, mende lokartuak igaro zituen.
Denborak ez zuen aurrera egiten...

Harresi handiaren mugetan barna, bere buruaren baitan bildu zen.
Eta horrelaxe pasa ziren urteak eta urteak...

(...)

Giltzarrapoa hautsi da.


Esnatu da. Bidean da.(...)Urrunetik entzuten da haren pausoen danbada, otoitz egin dezagun...

Handia da benetan. Hodeietan zehar galtzen da haren profila, eta gorantz eta gorantz egiten du etengabean... Gauean, bere begi suzkoak, eguzkia bera baino argitsuagoak, milaka kilometroko distantziara ere ikusgai dira.

(...)

Akabo. Iluntasunaren mundua amaitu da.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Hedwig and the angry inch

Mugako elementu bat. Hedwig.

Gizon eta emakumearen artean.

Maitasun eta gorrotoaren artean.

Arrakasta eta porrotaren artean.

Kapitalismo eta komunismoaren artean.


Baina bietatik bat duzu helburu.

...

Badira gure xedeei oposatzen zaizkien indar ikusezinak.

Nola egiten zaio aurre, bada, indar bati?

akaso aurkako norabideko bigarren indar batez...

horixe erakutsi didazu, Hedwig.


miércoles, 21 de octubre de 2009

Valvuena inguruko analisia eta proposamenak

Analisia

(diapositiba batetik bestera pasatzeko egin klik irudian eta kursoreekin edota arratoia irudiaren ezker edo eskuinean jarriz)

martes, 20 de octubre de 2009

Man versus Logroño



Hortxe duzue. Don Quijote de la Mancha-ren alegoria modernoa. Logroño hiriaren arazoak Bear Grylls abenturazalearen ikuspuntu hipotetikotik.

Poesia bat, gizadiaren inguruan

«Cuando el niño era niño caminaba relajado. Quería que el arroyo fuera río. Que el río fuera torrente y que este charco fuera el mar. Cuando el niño era niño no sabía que era niño. Para él todo era divertido y las almas eran una. Cuando el niño era niño no tenía opiniones ni costumbres. Se sentaba en cuclillas y se escabullía de su sitio. Tenía un remolino en el cabello y no ponía caras raras cuando le fotografiaban.»



Umeen begietan baino ez dira aingeruak ikusgai. Helduek zenbait gauzari buruz pentsatzeari utzi diote jada...

...baina umeen adimenean gira-biraka dabiltza.

Eta horrexegatik ikus ditzakete aingeruak.

"El cielo sobre Berlín".Film hunkigarria. Lasaia baina intentsitatez betea. Zirraragarria. Bizia, heriotza, gizakiaren ardura nagusiak, eguneroko xehetasunik txikienak. Edo handiago beharko lukete azken hauek?

Zuhaitz baten berdea. Ume baten irria. Kaleaz bestaldeko graffitiaren aldarrikatze koloretsua edota urruneko ilunabarraren gorrixka. Bistazo hutsean ihesi doazen elementu ixilak... baina bizitzari berari bizia ematen diotenak.

Ez ninduke harrituko aingeru batek aingeru izateari utzi nahiko balio. Zuri-beltzeko bizi baten aurrean, infinitotasun eta sentigabetasunez beterikoan, nork ez litzateke iraultza baten aldeko?

Bizi sentiarazten gaituen edozerk ematen baitigu BIZIA.




miércoles, 30 de septiembre de 2009

eta orain, zer?

Aurtengo proiektuetako iragasgaia ez da edonolakoa izango.

Mota guztietako milaka ideiaz zipriztindutako ikasturtea izango dugu. Aniztasuna izango da nagusi; ariketetan, irakaste metodologian, ikuspuntuetan, eta noski, guk geuk eginikoan ere. Erreflexio eta gogoetek miretsita pasako ditugu orduak, hausnarketekin egingo dugu aurrera eta aberastuko dugu elkar, eta noizbehinka madarikatu ere egingo ditugu... Hamaika enfoketatik helduko diogu lanari, ikasle-ikaskide-irakasle elkartrukea landuz.

Argazki, bideo eta film zirraragarriz hipnotizatuko gaituzte, ilargian eraikiaraziko digute, baita urgainean ere, eta zergatik ez, lurraren azpian. Mundu ezezagunak azaleratuko dizkiguten ariketa abstraktuekin egingo dugu amets gauero-gauero.

Eta irakaslea lagun izango dugu. Gure asteroko lanaren lekuko fidel izango da, kontrolatzaile eta kritiko. Eta gure asteroko lana fideltasunez baloratuko du. Banakako eta taldekako lanak bata bestearen osagarri izan daitezen ere ahaleginduko da, biak suspertu eta fusionatuz.

Ez, ene lagun, aurtengo proiektuetako irakasgaia ez da edonolakoa izango.