Aurtengo proiektuetako iragasgaia ez da edonolakoa izango.
Mota guztietako milaka ideiaz zipriztindutako ikasturtea izango dugu. Aniztasuna izango da nagusi; ariketetan, irakaste metodologian, ikuspuntuetan, eta noski, guk geuk eginikoan ere. Erreflexio eta gogoetek miretsita pasako ditugu orduak, hausnarketekin egingo dugu aurrera eta aberastuko dugu elkar, eta noizbehinka madarikatu ere egingo ditugu... Hamaika enfoketatik helduko diogu lanari, ikasle-ikaskide-irakasle elkartrukea landuz.
Argazki, bideo eta film zirraragarriz hipnotizatuko gaituzte, ilargian eraikiaraziko digute, baita urgainean ere, eta zergatik ez, lurraren azpian. Mundu ezezagunak azaleratuko dizkiguten ariketa abstraktuekin egingo dugu amets gauero-gauero.
Eta irakaslea lagun izango dugu. Gure asteroko lanaren lekuko fidel izango da, kontrolatzaile eta kritiko. Eta gure asteroko lana fideltasunez baloratuko du. Banakako eta taldekako lanak bata bestearen osagarri izan daitezen ere ahaleginduko da, biak suspertu eta fusionatuz.
Ez, ene lagun, aurtengo proiektuetako irakasgaia ez da edonolakoa izango.
miércoles, 30 de septiembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario