martes, 20 de octubre de 2009

Poesia bat, gizadiaren inguruan

«Cuando el niño era niño caminaba relajado. Quería que el arroyo fuera río. Que el río fuera torrente y que este charco fuera el mar. Cuando el niño era niño no sabía que era niño. Para él todo era divertido y las almas eran una. Cuando el niño era niño no tenía opiniones ni costumbres. Se sentaba en cuclillas y se escabullía de su sitio. Tenía un remolino en el cabello y no ponía caras raras cuando le fotografiaban.»



Umeen begietan baino ez dira aingeruak ikusgai. Helduek zenbait gauzari buruz pentsatzeari utzi diote jada...

...baina umeen adimenean gira-biraka dabiltza.

Eta horrexegatik ikus ditzakete aingeruak.

"El cielo sobre Berlín".Film hunkigarria. Lasaia baina intentsitatez betea. Zirraragarria. Bizia, heriotza, gizakiaren ardura nagusiak, eguneroko xehetasunik txikienak. Edo handiago beharko lukete azken hauek?

Zuhaitz baten berdea. Ume baten irria. Kaleaz bestaldeko graffitiaren aldarrikatze koloretsua edota urruneko ilunabarraren gorrixka. Bistazo hutsean ihesi doazen elementu ixilak... baina bizitzari berari bizia ematen diotenak.

Ez ninduke harrituko aingeru batek aingeru izateari utzi nahiko balio. Zuri-beltzeko bizi baten aurrean, infinitotasun eta sentigabetasunez beterikoan, nork ez litzateke iraultza baten aldeko?

Bizi sentiarazten gaituen edozerk ematen baitigu BIZIA.




No hay comentarios:

Publicar un comentario