Txina
Aitzinako mirarien ametsetan murgilduta, mende lokartuak igaro zituen.
Denborak ez zuen aurrera egiten...
Harresi handiaren mugetan barna, bere buruaren baitan bildu zen.
Eta horrelaxe pasa ziren urteak eta urteak...
(...)
Giltzarrapoa hautsi da.
Esnatu da. Bidean da.(...)Urrunetik entzuten da haren pausoen danbada, otoitz egin dezagun...
Handia da benetan. Hodeietan zehar galtzen da haren profila, eta gorantz eta gorantz egiten du etengabean... Gauean, bere begi suzkoak, eguzkia bera baino argitsuagoak, milaka kilometroko distantziara ere ikusgai dira.
(...)
Akabo. Iluntasunaren mundua amaitu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario