Ez dakit zehatz mehat zertarako trazatu nituen aurreko hartan aztarnen luzapen haiek; egia esateko, ez nekien orduan ere...
Agian horixe izan da proiektu honek erakutsi didan gauzarik garrantzitsuena. Ideia printzipalki artistiko batetik abiatuta, garapen baten ondorioz ideia soil horri atera dakiokeen etekina, alegia.
Krokis hark bazituen agian nik neuk ere ezagutzen ez nituen onurak. Seguruenik, horiexek mahai gainean jarri eta garatzeak ekarri dizkio proiektu honi dituen alde onenak.
- Aztarnak. Lehenik eta ezeren aurretik, proiektuaren abiapuntu bezala.
- Hiriarekiko eta parkearekiko barneratzea, hurbiltzea. Luzapen horiexek dira loturaren berme.
- Sakroari erreferentzia. Klaustro kristauari omenaldia, museoaren argi iturri gisa planteatuz.
- Begetazioaren presentzia, aztarnaren jatorrizko elementu ezinbestekotzat. Begetazio bertikala, aztarnen horizontaltasunarekin kontrastean.
Dena den, baditut nire zalantzak ere, aire libreko erakusketak planteatzeko gaiaren inguruan, edota segurtasun aldetik obren babesa eskainiko duten patio horiei dagokienez. Dena den, aukera arkitektoniko berritzaileekiko muga kontsidera daitezke proiektu honi dagokionean, eta horrexegatik bigarren plano batean geratu izan dira hasierako momentutik, teknologiaren aurrerapenen esku itxaropentsuetan utziz.
Hona, bada, nire arte sakro museoaren adierazpena eta zergatik ez esan, Valbuenako paisaiaren aztarnizazioa, biak ala biak osagarriak.
martes, 9 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario