Paisaia aldatzen duten diziplinak ditugu biak, paisaia modu zuzenago edo indirektoagoan eraldatzen dutenak.
Paisaia hauskorra da.
Guk geuk, lurreko biztanleok, eta arkitekto garenok nagusiki, paisaian eragiten dugu, honen hauskortasun maila desberdinen gaineko interbentzioen bidez.
Paisaia guretzat egina da. Jendearentzat.
Gu gara paisaiaren biztanle, paisaiaren jabe. Gu gara paisaiaren ERABILTZAILE.
Arkitektura eta argazkilaritzaren azken helburu gu geu gara. Zergatik ez, bada, gure irudia eta ondorioa artean islatu...?
...
...
Gaur arratsean, leihotik begiratzerakoan,
inoiz baino argiago ikusi dut hau guztia.
Egunak argitu bezain pronto, paisaiak, elurraren uniformetasuna dela eta
inoiz baino hauskorrago, gure eragina jasan du.
... baina bada hare garrantzitsuagoa den zerbait.
Gure aztarnak ez du paisaia zertan itsusitu,
hura apaindu eta hare ederragoa egiteko ahalmena dugu eskuan.

GU,
MUNDUKO BIZTANLE IKUSEZINOK,
PAISAIAREN DEKORADORE GARA.
MUNDUKO BIZTANLE IKUSEZINOK,
PAISAIAREN DEKORADORE GARA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario