Bizpahiru hilabete beranduago, baina hona "hodeiaren egiturari" dagokion gure proposamena, fisikoki gauzatua, bere prozesu eta guzti.
Guztiz satisfaktorioa zaigu hasiera batean baliabide eta ezagutza teknologiko urriagatik ezinezkoa zirudiena azkenean gauzatu ahal izatea, jatorrizko ideiaren oinarria galdu gabe, eta noski, porrot egin gabe.
Donostiako Enpresaritza Eskolako taberna alboko gunean duzue maketa ikusgai (eta erabilgai).
Mila esker euren laguntzagatik Sasmakeko kideei, EHU-ko liburutegi berriko obra zuzendariari ("el portugués"), eta gure Jean Nouvel partikularrari.
viernes, 8 de enero de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario