domingo, 17 de enero de 2010

San Telmo, eredugarri


Badira egun bereziak, inoiz probatu gabeko esperientziak dastatzeko aukera ematen digutenak; atzo, urtarrilak 16, inoiz probatu gabeko bizipen baten lekuko izan ginen: museo baten obrarena, hain zuzen.



Donostiako San Telmoko museoari anpliazio eta errestaurazio sakonak burutzeko ideiarekin jaiotzen da proiektu berri hau. Urgul mendiaren magalean eta alde zaharrarekiko kontaktu zuzenean, mendiaren eta eraikin historikoaren arteko zirrikituan hartzen du leku.


San Telmoko konbentu zaharrak baditu donostiar petoenak ere ezagutzen ez dituen sekretuak. Horiexek berak goresteko helburuarekin lortzen du lehiaketaren irabazleak lehendabiziko saria. Proiektu irabazleak tarteko eraikin luze batean du bere oinarria, zeinak zenbait puntutan eraikin historikoarekiko urruntzeak dituen, honek arnasa har dezan, eta bide batez, konbentu zaharraren presentzia eta zenbait puntaren erreklamua lortzearren. Ez hori bakarrik, proiektuak mendiarekiko harremana ere zaintzen du, honen zati izateko helburu nagusiaz. Modu honetan, eraikitze teknikarik aurreratuenak (handipenaren altxaera berritzailean islatuak) museoaren izaera zaharkituarekin kontrastean daude.


Interesgarria, ezbairik gabe, une honetan bertan lantzen ari garen museoaren inguruko ariketarekin duen erlazioa ikusirik. San Telmo berriko zuzendariaren hitzetan, badira museo baten sorkuntzan ezinbestekoak diren zenbait aspektu (gune publiko-erakustoki bereizketa, obren mantenimendurako ezinbestekoak diren baldintza termikoak…), eta horienganako erreflexioa pizteko ez bada ere, merezi izan duela esango nuke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario